lunes, 23 de enero de 2012

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak "kareharri artean" diharduen ibilbide berria proposatzen du 2012rako


Bisitariek paisaia karstikoari lotutako ekonomia eta gizartea, eta biodibertsitatea ezagutuko dute.
Datorren urtarrilaren 15etik aurrera Euskadiko Biodibertsitate Zentroak bisitariei ibilbide gidatu berria eskainiko die, "Kareharri artean" izenekoa.

Ibilbidea, 2 ordutan egiteko diseinatua, erraza da eta bisitariek paisai karstiko batek ezkutatzen dituen elementuak ezagutuko dituzte, baita bere ingurunean ekonomia, gizartea eta kultura nola garatu diren ere.

Gainera, geodibertsitateak sortutako paisaien ezberdintasunak ezagutuko ditugu: kare- eta hare-harriak, eta arroka ingurune bakoitzari loturiko biodibertsitatea. Horrela, ibilbidean zehar kobazuloak karegileak, antzinako arrobiak, tontor zorrotzdun paisaia (piramideen antzekoa), errege bideak eta baita erabilera ezberdinak bultzatzen dituzten ebaketa litologikoak ere ikus ditzakegu.

Ibilbidea amaituta, bisita gidatu bat egingo da Euskadiko Biodibertsitate Zentroan.

http://www.torremadariaga.net/Noticias/ficha.aspx?IdMenu=ad550afa-904a-4c8c-9626-a3e6823f53a8&Cod=350c2daa-4619-4ed5-b757-031f50e0ea1e

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada