Datorren ekainaren 5ean mundu osoan ospatuko den Ingurumenaren Eguna dela-eta, zentroak "Biodibersika: Biodibertsitatearen aldeko Musika" jaialdiaren bigarren edizioa bultzatu du.
15 orduz, eta etenik gabe, musika egongo da Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren kanpoko aldean, gisa askotako musika-generotatik heldutako artisten eskutik.
Aldi berean, artea, musika eta iraunkortasuna batuko dituzten jarduketak eta tailerrak egingo dira, bai eta truke-azoka bat ere. Haurrek ere haurrentzako esparruaz gozatu ahalko dute: labirinto natural bat eta zentroan berriki jarritako kulunkak.
Kontzertuetarako eta tailer zein jarduketetarako sarrera doakoa izango da guztiontzat.
Hori guztia eta askoz ere gehiago zure zain Biodibersikan
Erreparatu programazio osoari
* Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu. Ihobek gomendatzen du garraio publikoa eta doako anezka-autobusen zerbitzuak erabiltzea. Jaialdira etorri nahi dutenek Bilbon, Gernikan eta Bermeon hartu ahal izango dituzte autobusak.
Ordutegia:
Eguerdiko 12:00etatik gaueko 03:00ak arte
Non:
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga
Nola iritsi:
Doako autobusa Bilbotik, Gernikatik eta Bermeotik
Ordutegiak